XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxahunek atxeman zuen aterbe herri hortan berean, selauru-xoko bat alokatuz.

Gau batez norbait jin omen zitzaion jazartzerat, puska askoren ebasterat, eta bertsulari xaharrak begi bat galdu zuen borrokan.

Haren arabera Jean-Pierre-n semea, Pierre bere semetxia zen oldartu zitzaiona.

Jujetarat jaukitu zuen.

1851-eko otsailaren 28-an Paueko Asisek ez diote Pierre ilobari hobenik ezagutuko: osabaren fama ez doake onduz.

Bainan zen bezalako auzilari tematsua izanez, tribunaletako paperek erakusten dute, Etxahun maiz ibiltzen zela jujetan, bere haurren ganik gero eta haz-pentsione joriagoak beharrez.

Paper hoieri esker jakin ditake nola herriz-herri zabilan herratua.

Aurkitzen dute, konparazione, Mendikotan, Santa-Grazin, Eskiulan.

Azken leku huntarat 1856-eko abendoan jin zen, Pierre bere seme gaztenarekin dotzen-erdi bat urte iragan baitzituen: aita, iduriz, lehenago ez zuen bere haurtzat ezagutu nahi ukan.

KOBLARIA Orai, irakurlea, nahi bide duzu jakin, Ziberorat itzuliz geroz, ea koblaka berriz hasi zenetz Topet-Etxahun.

1848-an berean ontu zuen Ahaide delizius huntan, bere bizitzeaz egin duen kanturik hunkigarriena: nahigabe iragan berrien ondotik gogo-bihotzak goratzen eta eztitzen zaizko; gauza bertsua gertatu zitzaion Etxegoyen-en auzitik lekora Bi berset dolorusik izkiriatu zuenean.

Ez da beraz harritzeko bi kantorek elgarren eite baitute.

Bainan koblaria, bizitzeko, entseatuko da zonbait kanturen saltzerat.

Bertzeak bertze:
- 1848-an Hegilus senhar-emazten heriotzeaz;
- 1849-an Chaho deputatu-gaiaren alde;
- 1850-ean Renaud deputatuaren ohoretan;
- 1852-an, naski, Idarroki olha, artzain batzuer eskerren emaiteko; Leille, ixtorio arrunxkoa
.

- 1853-an Abbadie-ren sariketako igortzen du Montebidorat joaileak; saria ez ukanik garrazki zafratzen ditu Bi bertsetan egitez.